Maiatzaren 26ra arte zabalik dago Markina-Xemeingo 2025eko kanpaldian parte hartzeko izena emateko epea.
Uztailaren 31tik abuztuaren 14ra, Xemeingo Aisialdi Taldeak Akanpadie 2025 antolatuko du, eta bertan, 9 eta 18 urte bitarteko gazteek parte hartzeko aukera izango dute, euskaraz bizi eta ikasi, lagun berriak egin, sormena landu eta abentura zirraragarri batean murgiltzeko.
Xemeingo Aisialdi Taldea (XAT) boluntarioz osatutako talde bat da, urte luzez ume eta gazteei zuzendutako ekintzak antolatzen aritu dena. Horien artean, kanpaldia da jarduera nagusia.
Urtero, Euskal Herriko herri bat hautatzen da kanpamentua antolatzeko, eta bertan bi astez biziko dira parte-hartzaileak, beharrezko azpiegitura guztiekin eta osasuntsu bizitzeko balioak izango dira egunerokoan ardatz.
Parte hartu nahi dutenek kontuan izan behar dute aforoa mugatua izango dela eta zozketa bidez hautatuko direla parte-hartzaileak. Horregatik, ez da ordainketarik egin behar zozketa egin arte. Parte-hartzaile bakoitzak 245 euro ordaindu beharko du eta etxe bereko bi edo gehiagok izena emanez gero 220 euro bakoitza