Gipuzkoa

Usurbilek ‘leku seguruak’ ipiniko ditu herriko jaietan

Festa gunetik kanpo, baina aldi berean gertu egongo diren giltzapeko espazioak dira
Usurbilgo protokolo eguneratuaren aurkezpena
Usurbilgo protokolo eguneratuaren aurkezpena / N.G.

Azken hilabeteetan jai eta aisialdi guneetan eraso matxisten aurrean jarduteko herri protokoloa eguneratu dute, Usurbilgo Udalaren eta hainbat eragileren artean. Herriko eta auzoetako festak hasi aurretik aurkeztu zuten, agerraldi jendetsu baten bidez.

Protokoloa elkarlanean osatu dute, eta, beraz, dokumentua Udalarena ez ezik, herriko eragileena ere bada. Protokoloa osatzeko indarkeria matxistari aurre egiteko lan egiten duen Sortzen aholkularitza zerbi-tzuaren laguntza izan dute.

Intza Ruizek, gazte mugimenduko eta mugimendu feministako kideak, aurkezpenean jakinarazi duenez, protokoloak berritasun bat dakar: leku seguruak. “Jai edo aisialdi gunetik aparte, eta aldi berean eskura, dauden lekuak izango dira, biktima seguru senti daitekeen guneak. Shock egoera gainditzen hasteko aukera emango dio biktimari, gertatu zaiona kontatzeko modua emateko ezinbestekoa izango da”, azaldu du.

'Leku seguruen' zerrenda

Herriko eta auzoetako festa bakoitzerako leku seguruak erabaki dituzte. Horietara sartzeko giltza atean egongo da, kutxa batean barruan, eta kutxa irekitzeko kodea txosnetan eta tabernetan eskatu ahal izango da. Biktimak artatzeko ezarritako lekuak izanik, arduraz erabiltzera deitu dituzte herritarrak.

Hauek dira herriko eta auzoetako jaietan erabiliko diren leku seguruak: Santixabelak, Gaztelekua; Zubieta, Kaxkape; Aginaga, Eliza Zaharreko biltegia; Atxegalde, Gaztelekua; San Esteban, elizako txokoa; Kalezar, haur eskola, Eguneko Zentroa zegoen lekua, eta Santuenea, auzo elkartea (Santuenea 12). Datorren urteko Sagardo Egunean, Gaztelekua erabiliko da ere leku seguru bezala.

Baliabide gehiago

Horrez gain, indarkeria matxistarik gabeko gunea jarriko du Udalak Santixabeletan, Emaginen bidez, espero diren egunik jendetsuenetan, alegia, uztailaren 4an eta 5ean. Bi baliabide izango dira martxan egongo direnak: informazio gunea (Mikel Laboa plazan, 21.00etatik 00.00etara) eta arreta puntua (Gaztelekuan, 00.00etatik 6.00etara).

Ruizek azaldu duenez, protokoloak hainbat atal ditu: indarkeria mota desberdinen definizioa, preben-tzioan eta sentsibilizazioan egin daitezkeen lanketak, esku hartzeko jarraibideak, nola esku hartu egoera bat edo beste denean, erantzun publikoa eta kasuak gertatzen direnerako baliabideak.

Oinarrizko jarraibideak

Udalak eta eragileek ez ezik, herritarrek ere oinarrizko jarraibide batzuk ezagutzea ere beharrezkoa dela iritzita, kartelak egin dituzte: “Ez epaitu, entzun, babestu eta biktimak adierazitakoa jarraitu, horiek dira oinarrizko jarraibideak. Biktimak hala nahiko balu, laguntza eskatzeko baliabideen telefonoak ere bertan izango dira”.

Protokoloa dokumentu irekia da, Ruizek nabarmendu duenez: “Indarkeria matxista ulertzeko eta horri aurre egiteko moduetan aldaketak egongo dira, baita hobetu beharreko aspektuak ere, eta, beraz, garran-tzitsua izango da protokoloa ere aldaketa horietara egokitzea”.

Bestalde, auzoetako jai batzordeen ordezkariak, Libe Agirrek, azaldu duenez, ostalari, eragile eta antola-tzaileek formakuntza saio bat jasoko dute ekainean. Halaber, konpromisoa hartu dute nork bere festak hasi aurretik taldekide guztiei protokoloa ezagutarazteko

2025-06-26T20:08:03+02:00
En directo
Onda Vasca En Directo
OSZAR »