Gipuzkoa

Viviane Straub artistaren 'Textile' erakusketa ikusgai Azpeitian

Sortzaile alemaniarrak egindako ehungintza, irudia eta testua uztartzen dituzten lanak, ikusteko aukera izango da Foruen Ibilbide aretoan eta baita ere Sanagustin kulturgunean maiatzaren 16tik ekainaren 1era arte
Viviane Straubek Azpeitian erakutsiko dituen lanetako baten xehetasuna
Viviane Straubek Azpeitian erakutsiko dituen lanetako baten xehetasuna / Kulturaz

Viviane Straub (1989, Ravensburg, Alemania) artistaren Textile erakusketa ikusgai izango da maiatzaren 16tik aurrera Azpeitian, Foru Ibilbideko erakusketa aretoan eta Sanagustin kulturgunean.

Irekiera ekitaldia maiatzaren 16an izango da, 18.00etan. Artistak bi bisita gidatu eskainiko ditu, bata maiatzaren 24an, ostirala, 12.00etan, eta bestea, maiatzaren 29an, asteazkena, 18,00etan. Erakusketa ekainaren 1era arte egongo da zabalik.

Ehungintza

Erakusketak paisaiaren inguruko ikuspegi kritikoa proposatzen du, ehungintza, irudia eta testua uztartzen dituen lan sortarekin.

Pieza guztiak Sorkuntza Bekari esker sortu ditu.

Ibilbide akademikoa

Viviane Straubek Filologia eta Artearen Historia ikasi ditu Alemanian eta Frantzian, eta Arte Ederrak EHUn.

Ibilbide akademiko bikoitzean, aitorpen garrantzitsuak jaso ditu, hala nola Max Weber edo Studienstiftung des deutschen Volkes fundazioen bekak eta Karrera Amaierako Aparteko Saria Arte mailan.

Duela gutxi, Espainiako Ehungintza Sorkuntzako Elkartearen beka ere jaso du, baita EIA21 lehiaketan edo Gipuzkoako Foru Aldundiaren saria ere (Egile saria), eta egoitza artistikoa egin du Irakeko Kurdistanen, Moving Artists programari esker.

Erakusketak

Bere lana ikusgai egon da, besteak beste, Bilbao Arteko erakusketa kolektiboetan; Rekalde Aretoan; Bilboko Arte Sakratuaren Museoan; Donostiako Santa Teresa komentuan; Donibane Garaziko Prision des Evêques Museoan eta, aurten, Max Berk ehun-bildumako Europako Quilt hirurtekoaren 9. edizioan (laster St. Gallenen, Suitza).

TexTile bere laugarren bakarkako erakusketa da, Laberindo (Montehermoso, Gasteiz, 2024), Frontera (Portalea, Eibar, 2021) eta PASeÓ (Portalea, Eibar, 2025).

2025-05-15T18:21:09+02:00
En directo
Onda Vasca En Directo
OSZAR »